ELEKTRONIKALDIA 2000

ELEKTROnikaldia

ELEKTRONIKALDIA 2000 

SARRERA 
Musika elektronikoaren maitaleak! Zorionekoak zuek! Elektronikaldiak bigarren edizioa betetzen du aurten eta listoia oso altu jarri du gainera. Iaz arlo esperimentala landu bazen bereziki aurten oreka haundiagoa bilatuaz jende gehiagorengana iristeko moduko doinuak bilatu dira. On egin eta urte askotarako. 


INFO 
Musika elektronikoak ez du zoritxarrez jarraitzaile askorik izan Euskal Herrian. Aurreritzi ugari izan ditu jendeak musika hauekiko eta betidanik "bakailuarekin" erlazionatu izan da, musika elektronikoaren barruan dauden altxorrak ezagutzeko aukerarrik izan gabe. Gauzak aldatzen doaz ordea eta aldaketa honetan paper oso garrantzitsua betetzen dute Elektronikaldia bezalako jaialdiek. Zihur gaude lan eskerga egin behar izan zutela antolatzaileek (Sirope, GinTonic Musical Productions) lehenengo edizioa aurrera ateratzeko eta zihur gaude lan haundia egin behar izan dutela lehen edizio horrek izan zuen maila altua mantendu eta hobetzeko ere. Eta hobetu diogu aurrekoa ona izan bazen bigarren honek aurreikuspen hobeagoak dituelako. Pena da aldizkaria inprentan dagoen bitartean ospatzea aurtengo edizioa eta beraz urriako ale honetan jaialdian gertatu denaz ezin hitzegitea. Abendurako utzi beharko. Dena den jaialdia hasi aurretik antolatzaileetako batekin, Jonekin izan ginen eta jaialdiaren izpirituaz galdegin genion; hau da, iaz agian esperimentazioa izan zela nagusi eta aurten, kartela ikusita, jende gehiagorengana iristea saiatu ote diren galdegin genion. Hauxe erantzuna: "Hemen inguruan egiten diren jailadietan oso DJ ezagunak ekartzen dituzte eta hori ondo dago hala ere, guk egin deguna izan da agian izen haundiak eduki ez arren mundu honetan urte asko eta dagoeneko ibilbide luzea duen jendea ekartzea. Ostiraleko eskeintza agian mundu honetan sartuagoa dagoen jendearentzat aurreikusita dago eta larunbatekoa berriz jende gehiagorengana iristeko modukoa da". Nolabaiteko oreka beraz. 


Euskal Herrian musika elektronikoak duen osasunaz galdetzerakoan berriz huxe erantzuna: "Panorama irekitzen ari da eta geroz eta jende gehiago sartzen ari da. Hutsune bat egon da urte askotan nahiz eta leku batzutan hainbat gauza egin diren. Musika elktronikoak duen abantailetako bat da zuk ordenagailu batekin eta makina pare batekin gauzak egin ditzazkezula, talde bat edo instrumentu askorekin ibili beharrean. Ikusten dut Donostian badabilela jende gaztea gauzak egiten eta proiektuak aurrera ateratzen duena". 


Aurtengo edizioan parte hartu behar duten diska jartzaile eta musikarien informazioa dagoeneko jasoko zenuten eta hau irakurtzerako horietako asko zuzenean ikusiko zenituzten ere beraz ezer gutxi hauei buruz. Abenduko alean kontatuko dizuegu nola ikusi dugun guk. On egin. 

SOUND SYSTEM